Gutik Zura dokumentala Filmotekan

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 29a

20:00etan eskainiko da Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma.  Maria Jose Barriola proiektuaren zuzendariak eginen du aurkezpena.

Proiektu honen helburu nagusia basoa, egurra eta euskal gizartearen arteko harremanak eduki duen balorea sozializatzea da.

Lan honen sustatzailea eta zuzendariak, Maria Jose Barriolak pelikula aurkeztuko du.Euskal Herriko idiosinkrasia baso eta egurrean oinarritzen da. Dokumental honetan lehenalditik orainaldirako bidaia proposatzen digute, pertsona eta egurraren arteko harremana erakutsiz. Horretarako, aukeratutako bizi esperientzia eta mundu osoan ezagutzen diren adituen iritziak erabiliko dituzte, historia eta istorioen arteko konbinazio poliedrikoa eta iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko basoaren eta egurraren gako nagusiak erakusteko.

www.zura.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!