Urtarrilaren 11an hasiko da 10 saioko tailer hau. Asteazkenero bilduko dira 19:00etatik 21:00etara Sanduzelaiko civivoxean. Jose Luis Asensio izanen da irakaslea eta ordaintzekoa 59 €.
Izena emateko epea zabalik dago eta hori egitek hiru modu daude: 010era deitzea, civivoxetan izena ematea edo Iruñeko Udalaren web gunean sartzea.
Amigurumis Japoniatik datorren teknika da. Kakorratzez panpintxoak egitean datza eta arrakasta handia du mundu osoan lasaitzeko modu bezala.