Altsasuko liskarra dela-eta auzipetutakoen gurasoek Espainiako kongresuko hainbat alderdiengana jo dute, "egonezina" adierazi eta "gazteen egoeraren berri emateko".
"Gertatutakoaren eta prozedura legalaren arteko proportzio eza" salatu eta Iruñeko Probintzia Auzitegian epaitzeko eskatu diete, halaber.
Gaiaren inguruko "txosten zabala" eman diete , makina bat gai biltzen dituena: "urriaren 15etik aurrera gertatutakoa gaur egunera arte jasotzen duen kronologia, terrorismo terminoak hainbat legelarien artean sortutako arbuioa, bi hilabeteotan jasotako elkartasun adierazpenetako batzuk, bai eta Altsasuko izena beste garai batera bueltatu nahi duten akusazioetatik aldendu eta berrezartzea".
"Esker ona" azaldu diete talde guztiei, haiekin biltzeagatik, eta "lehen mailako informazioa" eskainiko dietela esan dute.