Migratzaile eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioa eginen dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 15a

Argazkia: Migratzaile eta errefuxiatuen alde Iruñeko kaleetan egindako mobilizazioa, Iruñeko kaleetan. / ekinklik.org

Benetako harrera orain! Migratzaileak, errefuxiatuak, ongi etorri! lelopean aterako dira kalera, 12:00etan, Gazteluko plazatik.

Iruñeko, Tafallako, Lizarrako, Atarrabiako eta Barañaingo Harrera Hiria taldeek babestu dute martxa, baina ez horiek bakarrik: parlamentuak, zazpi sindikatuk eta hemeretzi herri eragilek egin dute bat deialdiarekin.

"Beste behin ere pertsona guztientzako eskubide guztiak defendatu nahi ditugu, eta tokiko, herrialdeko, zein Espainiako Barne Ministerioari eskatu benetako harrera eta berehalakoa", esan dute agerraldian.

Europak errefuxiatuekiko "konpromisoak" betetzen ez direla salatu dute, Europari begira jartzearekin bat; "gogortu" egin dute eta migratzaileekiko politika. Horren aurrean, jarrera "integratzaileak" beharrezkoak direla deritzote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!