Munduko Medikuak taldeko Fatima Djarra Sanik eskainiko du Iruñeko Gabonetako pregoia: 2008tik lan egiten du erakunde horretan, ablazioaren gaiaren bueltan, batik bat, prebentzio, sentsibilizazio eta kulturaniztasun kanpainetan. Ostiralean emanen dio ongietorria neguari, 19:30ean, Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko kazetariak aurkezle lanak egin bitartean.
Ez hori bakarrik, gabon kantak ere izanen dira, Pia Union de Pastoresen eskutik eta Iruñeko Orfeoiko umeen partetik. Aurtengo berrikuntza, zein? Hutsun txalaparta taldeak joko duela; ostean, David Auzrzaren Urte berri berri obrarekin amaituko dute haurrek ikuskizuna.
Ekitaldi osoa zeinu hizkuntzara itzuliko dute, eta udal ezkaratzeko jaiotza inauguratu.