17 plaza eskainiko ditu udalak Lan Eskaintza Publikoan

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 14a

Iruñeko udaletxea. Arg:izquierda-ezkerra.org

Bederatzi udaltzain, hiru gizarteratze-teknikari, bi tributu-ikuskatzaile, kontu-hartzaile ordezkari bat eta partaidetza- eta euskara- teknikari bana, 2016ko LEPean.

Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoen 2016ko Lan Eskaintza Publikoak 21 lanpostu izango ditu. Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Udalaren bost kudeaketa-alorretan 17 lanpostu jasotzen dituen LEPa . Honako lanpostu hauek eskainiko dira: 9 udaltzain, 3 gizarteratzeko goi mailako teknikari, 2 tributu-ikuskatzaile, 2 tributu-ikuskatzaile, 1 kontu-hartzaile ordezkari, 1 partaidetza-teknikari eta 1 euskara-teknikari. Horiei atzo Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak onetsitako Haur Eskoletako lau hezitzaileenak gehitu behar zaizkie.

Onetsitako Lan Eskaintza Publikoan jasotzen diren 21 lanpostuetatik 16k (bederatzi udaltzain, lau haur-hezitzaile eta gizarteratzeko goi mailako hiru teknikari) administrazioko C mailako ordainsaria dute. Beste lau lanpostuk (bi tributu-ikuskatzaile, eta partaidetza- eta euskara-teknikari bana) B mailakoa dute. Kontu-hartzaile ordezkariaren lanpostuak A mailakoa du.

Duela aste batzuk aurkeztutako proposamena aldatu egin da batzordean eztabaidatu  eta orduz geroztik Negoziazio kolektiborako mahaian izandako bileren ondoren. Zehazki, bi enplegu-teknikari eta berdintasun-teknikari baten ordez gizarteratzeko goi mailako 3 teknikari izango dira. LEParen garapena eta lanpostu bakoitzerako hautaproben deialdiak 2017an eta 2018an zehar egingo dira.

2010az geroztik Iruñeko Udalak ez zuen Lan Eskaintza Publiko bat onartzen non Herritarren Segurtasuneko Alorreko –hots, Udaltzaingoko– berritze-tasetatik eratorritakoak baino lanpostu gehiago eskaintzen diren. Legediak % 100eko berritze-tasa jasotzen du zenbait alorretan, hala nola Udaltzaingoan. LEP honen bidez 2016an erretiratutako 9 udaltzainen lanpostuak beteko dira. Gauza bera gertatzen da haur eskoletako lau hezitzaileekin. Gainontzeko udal-administrazioari dagokionez, berritze-tasa % 50ekoa da. Horregatik, gehienez ere 8 lanpostu eskaini daitezke oposizioan, 16 erretiro izan baitira.

LEP honetan zein lanpostu sartzen ziren aukeratzeko zenbait faktore hartu dira kontuan. Plantilla organikoan bete gabe dagoen lanpostu kopuruari dagokionez eskaini daitekeen lanpostu kopurua ez denean oso adierazgarria, lanpostu eta kategoria horiek deialditik kanpo utzi dira. Aurreikusitako izen-emate kopurua eta lortuko diren emaitzak ikusita prozesuaren kostua gehiegizkoa izango bada, lanpostu horien deialdia ez egitea ere erabaki da. Azken faktore hau ez da aintzat hartuko legegintzaldian zehar lanpostu horiek deialdi bakarrean metatu ahal badira, modu horretan inbertsioan egindako ahalegina optimizatuko baita. Azkenik, eskaintza funtzionario den langilerik ez dagoen lanpostu eta enpleguetan kontzentratu da, edota antolaketarako giltzarri diren lanpostuetan.

2016ko lan-eskaintza publikoa

  • Iruñeko Udala:
    • 9 udaltzain
    • 3 gizarteratzeko goi mailako teknikari
    • 2 tributu-ikuskatzaile
    • 1 partaidetza-teknikari
    • 1 euskara-teknikari
    • 1 kontu-hartzaile ordezkari

 

  • Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa:
    • 4 haur-hezitzaile

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!