Eskutik helduta, euskarazko haur eskola helburu

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 14a

Alde Zaharreko haur eskolatik Nafarroako Legebiltzarrera bitarteko bidea egin du mobilizazioak. 

Alde Zaharrean euskarazko haur eskola exigitu dute ehunka herritarrek. Eskutik helduta jende katea osatu dute Descalzos kalean dagoen haur eskolatik eta parlamentura bitarte. Gobernuaren eskumenekoak diren eskolak bat bera ere ez da euskarazkoa. Eta, aldaketak eskatu dituzte. Sinadurak eta atxikimenduak biltzeko egitasmoa ere abian jarri dute Alde Zaharreko euskaltzaleek. Dagoeneko, auzoko 107 saltokik eta tabernek bat egin dute kanpainarekin. Sinadura eman nahi duenak horretarako aukera dauka Auzoenea elkartean, Karrikiri euskal dendan, eta Iruñezar nahiz Arturo Campion euskaltegietan. Interneten, emanbidea.blogspot.com.es helbidean ere zabalik da atxikimendua emateko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!