Medicos del Mundo Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen duen argazki lehiaketa da Luis Valtueña izenekoa. XIX. aldia da halakoa antolatzen duena eta lau finalisten lanak ikusgai jarriko dituzte Condestablearen Jauregian heldu den asteartetik aurrera eta urtarrilaren 5a bitarte. Errealitate gordinak ageri dira irudietan. Errefuxiatuen krisia eta baita etxegabeen egoera ere. Horiek guztiak izanen dira ikusgai erakusketa aretoan.
Argazki lehiaketa honetara 317 parte hartzailek bidali dituzte euren lanak eta guztira 2.547 argazkiren artean hautatu behar izan dute epaimahaikideek.