Txantreako jai txikiak, ate joka

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 9a

Argazkia: Txantreako erraldoiak artxiboko irudi batean.

Gaur ekinen diete besta txikiei Txantrean: karaokea, erraldoiak eta buruhandiak, pilota txapelketa, bertso poteoa... igandera arte ekimenez betetako kartela atondu dute.

Play Backa eginen dute Eunate institutuko ikasleek, 16:00etan, institutuan bertan. 17:30ean, erraldoi eta buruhandien konpartsa kalera aterako da eta kalejira eginen du. Gauean ere makina bat gauza; korss herrikoia, kontzertuak...

Eta larunbatean leporaino dago egitaraua: azoka herrikoia, pilota txapelketa, bertso poteoa, afari herrikoia, musika emanaldiak, kontzertuak... Igandean, Ezkabara igoera eta Gaixoa ni, besteak beste. Bada zer gozatua asteburu osoan Txantrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!