Etxerik gabeko 1.783 lagun artatu zituen Iruñeko zentroak

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 22a

Iruñean bizi diren edo joan-etorrian dabiltzan herritarrei ematen die arreta, bazterketa sozial eta ekonomiko latzean bizi diren pertsonei.  

Etxerik gabeko herritarrei arreta ematen dien Iruñeko zentroak 1.783 lagun artatu zituen iaz. Iruñean bizi diren edo joan-etorrian dabiltzan herritarrei ematen die arreta, bazterketa sozial eta ekonomiko latzean bizi direnak.  Etxebizitzarik eta lanik gabe daude gehienetan. Udalaren eskumenekoa den zentro horrek ostatua eskaintzen die eta baita otorduak ere. Aurrera ateratzeko behar duten laguntza ere, ahal duen heinean ematen die.

2011an zabaldu zituen atean Trinitarioen parkean dagoen zentro horrek. Hiru programa garatzen dituzte: aldi baterako ostatua ematen diete etxerik gabekoei; Iruñean erroldatuta dauden etxerik gabekoei epe ertainerako ostatua ematen die eta azkenik, kalean arreta eta babesa ere eskaintzen die herritarrei. Beste zerbitzu batzuk ere ziurtatzen die pobrezia larrian bizi diren horiei: villavesa erabiltzeko bonoak ematen dizkiete, pentsioak ordaintzen dizkiete eta denboraleak iristen direlarik protokolo berezia jartzen dute abian.

2015ean artatu zituzten 1.783 herritarren artetik 1.300 Iruñetik pasatzen ziren pertsonak ziren, hau da, beste herrialde bat zuten helmuga. 62 Iruñean erroldatutakoak izan ziren, kalean 140 laguni eskaini zitzaion nolabaiteko arreta eta denborale garaian 206 herritarrekin izan ziren.

Zentroa, Xilema Fundazioak kudeatzen du. 50 plaza eskaintzen ahal dituzte. Ostatua, otorduak eta garbiketa pertsonala egin ahal izatea da eskaintzeko dutena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!