Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Izeta sariketa

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 21a

Argazkia: Gorosterrazu, Untxalo, Catillo eta Illarregi. / Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Illarregiren atzetik Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu sailkatu ziren. Mariano Izeta zenaren alabaren eskutik jaso zuen Illarregik txapela.

Joanes Illarregik irabazi zuen ostiralean Mariano Izeta sariketako zazpigarren edizioa. Bertsolari leitzarra izan zen puntu gehien bildu zituena Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatu zen finalean. 60 bertsozale inguruk segitu zuten bertatik bertara Fernando Anbustegik aurkeztu zuen saioa. Epaile lanetan, berriz, Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Izaro Mitxelena aritu ziren.

Illarregiren atzetik Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu sailkatu ziren. Mariano Izeta zenaren alabaren eskutik jaso zuen Illarregik txapela.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Baztango Udalaren laguntzaz, bi urtetik behin antolatzen du Izeta sariketa, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberrien kantagintza ezagutarazteko eta baliagarria izanen zaizkien plazak eskaintzeko asmoz. Era berean, Mariano Izeta baztandarrak bertsolaritzaren alde egindako lan nekaezina omentzeko modua da sariketa.

Joanes Illarregi zazpigarren txapelduna da izan da. Haren aurretik Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika eta Saioa Alkaizak irabazia zuten Izeta sariketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!