Ordutegi malgua ezartzeko eskumena izanen dute eskolek

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 21a

Klaseak soilik goizez jartzea adostu dezakete gurasoen %66k eta irakasleen %60k hala nahi izanez gero.

2017-2018 ikasturtean klaseak soilik goizez izatea erabaki dezakete eskolek. Orain arte egin ditu urrats batzuk ordutegi eredu honek, 14 zentroetan martxan daukate, baina are erraztasun handiagoa izanen da heldu den urtean, Hezkuntza Departamenduak trabak kendu ditu-eta molde honen garapenerako.

Guraso eta irakasleak ados badaude

Hori bai, gurasoen %66k eta irakasleen %60k onetsi behar dute sistema. "Inongo kasuetan ez da gastu gehigarria izanen, ez giza baliabideetan ez funtzionamendu gastuetan ere", jaso du erresoluzioak.

Gizartearen aldaketak eta ordutegi moldaketak direla medio dago mahaiaren gainean proposamen hau, zirriborroak berak barnebildu duenez.

Nafarroako Gobernua Irekiaren webgunean irakur daiteke proposamena osorik, bai eta ekarpenak egin ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!