Joseba Asiron: "Garai bateko zauriak ixteko eta Iruñea bidezkoagoa eraikitzeko pausoa izan da"

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 17a

Joseba Asiron eta Paco Etxeberria.

Frankistarik ez da gelditzen hilobiratuta Erorien Monumentua deitzen dioten eraikinean. Egun historikotzat jo du atzokoa Iruñeko alkate Joseba Asironek.

Atzo, iluntzeko hamarretan amaitu zituzten lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek. Errespetuz, zuhurtziaz eta profesionaltasunez egindako lana izan da, Iruñea bidezkoago bat egiteko bidean, garai bateko zauriak ixteko eta etorkizun itxaropentsuago sortzeko.

Elkarbizitza posible izan dadin, pauso garrantzitsua izan dela uste du Asironek. Paco Etxeberria Aranzadiko forenseak nabarmendu du, lan zorrotza izan zela atzo egindakoa. Kriptak kalterik izan ez zezan kontu handiarekin aritu ziren lanean.

Errespetua eta profesionaltasuna

Hamabi lagun inguru izan ziren deshobiratze unean. Senitartekoak, artzapezpikua eta Udalaren ordezkari zein teknikoak. Hilobiratuak zeudenen senitartekoei eman zaizkie gorpuzkiak, eta biren kasuan, inor izan ez denez, Udalak ditu.

Asteartean, iluntzean hasi ziren lanak. Atzo, iluntzeko hamarretan eman zituzten amaitutzat. Itxuraz, ez da deus gertatu kripta horretan. Militar frankisten gorpuzkiak ez daude dagoeneko, baina, itxuraz, ez da aldaketarik ez delako kalterik izan han.

Memoria historikoa berreskuratzeko lana

Iruñeko alkateak eskerrak eman dizkie memoria historikoaren alde urteotan lan egin duten elkarte eta taldeei. Gerra Zibilean hil zituzten edo frankismoaren biktima izan zirenen oroimena eta aitortzan egindako lana goraipatu du. 

Memoria Historikoaren legea betetzen segitzeko, Erorien Monumentua deitzen dioten horrekin zer egin erabakitzea da hurrengo pausoa. Gogoeta egin eta prozesu parte hartzailea abian jarriko dutela nabarmendu du Asironek. Dehobiratze prozesu guztia dokumentu batean jaso zutela ere azpimarratu dute Udaletik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!