Malmö: antzerkia eta zinema bat eginik

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 15a

Antzerkia eta zinema lotuta Antzerki Aroaren lehen emanaldian Khea Ziater taldearen eskutik. Astezkenean, 20:00ean Nafarroako Antzerki Eskolan. 

Keha Ziater arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independiente bat da. Orainarte egitasmo honen emaitza bezala jaiotako ikuskizun guztiak sorkuntza orijinalak dira eta nahiz eta lengoaia ez konbentzional batetik gertu egon, publikoaren konplizitatea lortzen dute pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz aritzen direlako.

Claudia eta Saga orain dela bost urte ezagutu zuten elkar. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten,hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa gordeta dakar.

 

FITXA ARTISTIKOA
SAGA:  MARIA URCELAY
CLAUDIA: AINHOA JAUREGI
JANTZIAK ETA ESZENOGRAFIA: AZEGIÑE URIGOITIA
ARGIZTAPENA: OIER ITUARTE
BIDEO SORKUNTZA: JESUS PUEYO
TESTUAK:   MIKEL SOMIÑONA
ITZULPENA: JON GEREDIAGA
SOINU ESPAZIOA: JOKE DE VRIESE
PROIEKZIOETARAKO TEKNIKOA: JAVI ANDRAKA
ARGAZKIAK:  SON AOUJIL
DISEINU GRAFIKOA: ARITZ MERINO
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: ARRATE ETXEBERRIA
EKOIZPENA:   KHEA ZIATER
BANAKETA: INFINITA ESCENA
ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA:  ALEX GEREDIAGA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!