Iruñeko Udalean izan da gaur larunbateko manifestazioa deitu dutenen arteko kide bat. Carlos Otxoak gogoatu du 60 kolektibok baino gehiagok, sindikatu guztiek eta ia alderdi denen babesa duela larunbateko manifestazioak.
Goiburuak islatzen du zergatik den beharrezkoa halako protesta. Nafarroa demokraziaren eta askatasunaren alde. Faxismorik ez. Izan ere, gogoratu du, faxismoak utzitako biktima asko ez gogoratzearekin batera, faxistekin aritutakoak inpunitatea dutela 80 urte pasa badira ere. "Ez da gorrotoa edo mendeku gosea, justizia kontua baizik", gogoratu du Ochoak.
Iruñeko Udaleko Presidentzia batzordean izan da adierazpena aurkezten. Alderdi guztietako eledunek egin dute bat, UPNk izan ezik.
Enrique Maya erregionalistak esan du, faximoaren kontra egonen direla, baina, adierazpen tranpa dela uste du. Izkutuan, azpijokoa duen horietakoa. Helburu politikoak dituelako, ez dutela bat eginen esan du.
Udalaren gidaritza daraman EH Bilduk bat egin du diogunez testuarekin erabat. Aritz Romeok tranparik ez dagoela inondik erantzun dio Mayari, eta gogoratu dio, tranpak beraiek egin izan dituztela Memoria Historikoaren gaiarekin. Rodezno Kondea plazaren izenarekin, adibidez.
Geroa Baik uste du faxismoaren aurka dauden talde guztiek egin dutela bat larunbatean eginen den protestarekin. Aranzadik, alderdi sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak ere babestu dute adierazpena.