“Datrinkagun” liburuaren egileari elkarrizketa mundiala Tartarian

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 9a, 18:50
Orson Welles 1961eko "Tartariarrak" filmean.

Xabi Manzisidor euskaltzain urgazleak aditz guztiak modu trinkoan erabiltzeko deia egin du: “Aditz guztiak datrinkazkigun!”

Tartariaren hirugarren atalean Tartaria errepublikako ereserkia adituko dugu estreinekoz. Honetaz gain zazpi urterekin Olentzerori Bonaparteren mapa eskatu zion Xabi Manzisidor Aranan Goiti euskaltzain urgazlea ezagutuko dugu. aditz trinkoen defendatzaile sutsua eta “Datrinkagun” liburuaren egilea. “Egunero izparringia dakurrit” edo “atzo zinturruzkidan” (atzo telefonoz deitu nizun) bezalako esaldiak ikasiko ditugu.

Albistegian Raxoiren eta Javier Esparzaren adierazpenez gain, gaueko billabesen inguruan dauden egitasmo berriak ezagutuko ditugu. Eta Vox populi atalean, Zaharruno hitzak zehazki zer esan nahi duen jakinen dugu. 

Martxelo Sotes, Beñat Lopez, Julen Leuza, Julen Fagoaga eta Amaia Lasa izar gonbidatua, dira gurera etorri diren tartariarrak. 

Erlazionatuak

Tartaria 3

Euskalerria Irratia 2016 aza 09 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!