Pettiren ahots sarkorrak Euskaldunon Biltoki beteko du ostiralean

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 8a

Musikari beratarra 20:00etan arituko da bakarka Txantreako Euskaldunon Biltokin. Datorren abenduaren 30ean aldiz, Balerdi-Balerdirekin joko du Zentral Kafe Antzokian Niko Etxarten emanaldiaren aurretik. 

Joan den apirilean kaleratu zuen Pettik bere azkeneko lana "Petti & etxeko uzta" Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Iñigo Telletxea musikariekin. Hamar abestik osatutako lana da Hotzikarak izena daramana. Rock elektrikoa, folka, bluesa, hard rocka, balada bat… denetarik topatzen ahal dugu bertan. Irrintzi Plaza saioan abestiz abesti aurkeztu digu Pettik lan hau. Oholtza gainean, aldiz, oraindik ikusteko paradarik ez dugu izan Iruñerrian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!