“Oholtza” bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira, bertsolariak abesten duen bitartean. Bertsolariak, hitzekin bertsoa prozesuaren, harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da.