Eremu urdineko langileak bi orduko lanuztea egiten ari dira

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 8a

Protesta egin dute Iruñeko udaletxeko plazan. Arg:@labsindikatua

10:00etatik 12:00etara eginen dute lanuztea protesta moduan: joan den astean langile batek jasandako erasoa salatuko dute eta euren egunerokoan duten babes falta. 

Lanuztea eginen dute eremu urdineko aparkalekuetan kotxeek dagokiena ordaintzen dutela zaintzen duten langileek. Dornier enpresarentzat egiten dute lan eta joan den astean langile horietako batek erasoa jasan zuen erabiltzaile baten aldetik. 10:00etatik 12:00etara eginen dute lanuztea protesta modura. Horrez gain, Iruñeko udaletxeko plazan elkarretaratzea ere eginen dute 10:30ean. Langileek izaten dituzten erasoak salatu eta egunerokoan bizi duten babesgabetasunaz ohartaraziko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!