Ekonomia sozialerako gunea sortuko dute autobus geltoki zaharrean. Geltoki izeneko proiektuarekin hasi dira. Datozen sei hilabeteetan lanean ariko dira tokia egokitzeko. Construcciones Mariezcurrena SL enpresak eginen ditu lanak eta 564.852,59 euro kostako dira.
82 urte beteko ditu laister Iruñeko bihotzean dagoen eraikin horrek. Espainiako gainerako erkidegoetatik lehen autobus geltokia izan zen Iruñekoa.