LGTBI Zentroak eskainiko du formazioa sexu aniztasunari eta generoari buruzkoa. Informazioa eta baliabideak ere emanen dituzte. Prebentzioa eta sentsibilizazioan jarri nahi dute indarra. Herritarrak, elkarteetako kideak eta profesionalak daude deituak halako formazioan parte hartzera.
118.017,75 euro bideratuko ditu Udalak LGTBIko kideei buruzkoa. Abendura arte 9.834 euro izanen dituzte eta besteak beste, formazio hori egiteko bideratuko dute.
Sexologian, arreta
Sexologia eta arreta sikosoziala eskainiko du LGTBI zentroak hala nahi duenarentzat. Goizez eta arratsaldez izanen da egoitza zabalik; 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. San Gregorio kaleko 28.ean dago LGTBI zentroa.