Iruñean topaketa: egia, justizia eta ordaina. Frankismoaren krimenen aurkako kereilak jartzearen aldeko udalak elkartu dira Iruñean. Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin batera, Gasteizko, Zaragozako, Coruñako, Bartzelonako, Cadizko eta Madrilgo ordezkariak izan dira.
Iruñea, Bartzelona, Gasteiz, Rivas, Zaragoza, Coruña eta Cadizko hirietako alkateek eta udal-ordezkariek izenpetu dute Egia, justizia eta ordaina...orain! manifestua. Iruñeko topaketak: egia, justizia eta ordaina. Frankismoaren krimenen aurkako kereilen aldeko Udalak ekimenaren lehen hitzordua izan da.
Frankismoaren krimenen kontrako kereilak sustatuko dituzte hiriburuek "justiziazkoa delako". Gaineratu dute denek "mendeku asmorik ez gabeko ekimena da egia, justizia eta ordaina aldarrikatzeko giza eskakizunean oinarritutakoa, zerbitzatu behar ditugun herritarrek aspalditik eskatzen duten moduan".