Artea kalera atera zuten. Larunbatean Alde Zaharrak ohikoa baino kolore gehiago zuen. Erakusleihoak pintatu eta koadroak ere egin zituzten artistek. Alde Zaharreko Merkataritza Elkarteko ekimena izan da I Escapararte Lehiaketa. 30 koadroren artean onena hautatuko dute orain. Lanak ikusgai jarri dituzte eta botoa eman daiteke internet bidez: cascoantiguopamplona.com.