"Koadernoa zuri" antzezlana, gaur

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 14:09

Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzitako lana Gaiarre Antzokian eskainiko du Hika Teatrok gaur, 20:00etan.

Urriaren hasieran estrenatu zen antzezlan berri hau Iruñera iritsiko da aste honetan.

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berria dute eta hogei urteren ondoren jaiotetxean eginen dute topo, ustekabean.

Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean.

Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, famili medikua da eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Ezkonduta dago eta bi alaben ama da.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

  • Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga.
  • Aktoreak: Itziar Ituño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!