LGTBI kolektiboarentzako Berdintasun Legea onartu du Nafarroako Legebiltzarrak

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 14a

Argazkia: LGTBI kolektiboaren aldeko unea, Nafarroako parlamentuan, artxiboko irudi batean.

Diskriminazio "jarrera larrien eta erasoen" aurka egiteko zigor erregimena sortuko dute, eta, legearen politikak indarrean jartzeko LGTB Kontseilua.

LGTBI kolektiboarentzako Berdintasun Legea babestu du Nafarroako Parlamentuak: PSNren ekimenez aurkeztua, EH Bilduk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak babestu dute; UPN eta PP, aldiz, abstenitu egin dira.

Argia da legearen xedea: LGTBI herritarren eskubideak bermatzea, diskriminazio eta indarkeria egoerekin amaituta, dibertsitate sexu afektiboa berdintasunean eta errespetuan bizi ahal izateko.

Gainera, "diskriminazio guztia aurreikusi, zuzendu eta ezabatzeko" zigor erregimena jarriko du legebiltzarrak martxan, "jarrera larriei" eta erasoei aurre egiteko helburuz.

Amaitzeko, LGTB Kontseilua eratuko da: legearen politiken nondik norakoak ezartzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!