Komunikazio inklusiborako gida aurkeztu du Steilasek

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 13a, 13:50

Argazkia: Steilas sindikatuko kideak gidaren aurkezpenean.

Androzentrikoa eta sexista. Horrelakoa da hizkuntza heteropatriarkatuaren ondorioz, Steilas sindikatuak salatu duenez. Horregatik, gako praktiko batzuk eskaintzen ditu kaleratu berri duten gidak.

Androzentrikoa eta sexista. Horrelakoa da hizkuntza heteropatriarkatuaren ondorioz, Steilas sindikatuak salatu duenez. Zorionez, bada aldatzerik. Eraldaketa hori helburu kaleratu du hizkuntza  era inklusiboan erabiltzeko baliabideak ematen dituen eskola materiala.

"Zenbat seme dituzu?" galdetzea "Zenbat seme-alaba dituzu?" itaundu beharrean edota -sa atzizkia txertatzea euskarazko hitzetan: alkatesa, aktoresa... Horiek dira hizkuntza sexista bihurtzen duten ezaugarrietako batzuk. Bestelakoak ere badaude: estereotipoekin lotuta erabiltzen diren hitzak, mezuen asimetria, irudi sexistak erabiltzea eta beste. Horiei guztiei alternatibak bilatu nahian taxutu dute Komunikazio inklusiborako gida.

Hainbat iturrietatik elikatutako materiala da Steilasek aurkeztutakoa: Amelia Barkinek 2008an Emakunderekin argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista eta Amaia Zubieta Gartziandaiak gauzatutako Komunikazio ez sexistarako gakoak gidak ditu oinarrian.

Materiala Steilas sindikatuaren webgunetik deskarga daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!