Civivox sareak haurrendako lehen argazkilaritza lehiaketa antolatuko du udazkenean. 8 eta 14 urte bitarteko haurrek argazki-kameraren bidez hautatzen duten gaia adierazi eta irudikatu ahal izango dute. Kamera erabiltzen, enkoadratzen eta adierazpide honi ahalik eta etekin gehien ateratzen ikasteko, Iturramako Civivoxak doako saio sorta bat antolatu du. Urriaren 14an, ostiralarekin, hasiko da, eta izena Civivoxean bertan eman daiteke, doan.
Lantegiak ostiralero egingo dira, urriaren 14tik azaroaren 25era, 18:00etatik 19:30era, Iturramako Civivoxean. Elena Borrego Yoldi argazilari profesionala izango da irakaslea, eta saio bakoitzeko 15 leku daude. 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta haien kamera eraman beharko dute.
Haurrendako argakilaritza lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa lantegietara joatea. Lehiaketako gaia librea da, eta argitaratu gabeko bi argazki aurkeztu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak, Iturramako Civivoxean. Argazkiak USB batean edo argazki-paperean aurkeztuko dira, eta, gutxienez, 10 x 15 cm-koak izan beharko dute. Epea azaroaren 25ean, ostiralarekin, amaituko da, 21:00etan.
Epaimahai teknikoa Civivoxekin kolaboratzen duten argazkilari profesionalek osatuko dute, eta parte-hartzaileen adina aintzat hartuz baloratuko dituzte lehiaketara aurkeztutako irudiak. Sariak argazkigintza-materiala eskuratzeko 120 euroko txartelak izango dira. Sariak abenduan banatuko dira eta Iturramako Civivoxean erakusketa bat egingo da lehiaketara aurkeztutako argazkien sorta hautatu batekin.