Urteko azken hiruhilekoan eginen diren lau emanaldiek osatzen dute udalak eta Nafar Ateneoak osatutako zikloa. Ostegun honetakoaren ondoren, hurrengoa azaroaren 24an izanen da, ostegunarekin, Kondestable Civivoxean, 19:30ean, Anne Sexton iparramerikarraren olerkietan oinarritutako kontzertu-errezitaldi batekin.
Ainara Gurrutxaga aktoreak, Iban Urizar (Amorante) musikariak eta Harkaitz Cano idazleak Sextonen olerkien sorta hautatu bat irakurri eta interpretatuko dute, Ene maite kuttun guztiak izenburupean.
Abenduaren 15ean, pintura- eta musika-errezitaldi bat izanen da, 19:30ean, Iturramako Civivoxean. Patxi Zubizarreta idazlea izanen da protagonista, Zubizarretak berak idatzitako Laranja bat zaborretan elaberritik abiatuta. Errezitaldiaren emanaldi bat egonen da, baita ere, goizez ikastetxeei zuzendua.
Ezpalatena(K) izeneko ikuskizunarekin amaituko da zikloa: eskultura-, musika- eta olerki-oroitzapena, Xabier Lete euskal poeta eta kantautorearen heriotzaren 5. urteurrenean. Ekitaldia Iturramako Civivoxean izango da, 19:30ean.
Musika- eta literatura-errezitaldiak euskaraz
- Urriak 13, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxa. Kontzertu-errezitaldia. Munduaren neurria
- Azaroak 24, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxa. Kontzertu-errezitaldia Anne Sextonen olerkien errezitaldia. Ene maite kuttun guztiak.
- Abenduak 15, osteguna. 19:30. Iturramako Civivoxa. Pintura- eta musika-errezitaldia. Zikoinaren hegalaldia.
- Abenduak 22, osteguna. 19:30. Iturramako Civivoxa. Eskultura-, musika- eta olerki-oroitzapena, Xabier Leteren heriotzaren 5. urteurrenean. Ezpaletena (K).