Karguan mantenduko da Aritz Romeo Herritarren Segurtasunerako zinegotzia. Hala ziurtatu du Joseba Asiron alkateak, UPNk haren agerraldia eskatu ostean.
Bestelakoak gaiak ere izan ditu gogoan: UPNk deklarazio publikorik ez zuen egin okupazioak egon zirenean: hari, ordea, exijitu egin diote. Hori dela medio, gaiaren instrumentalizioa leporatu die erregionalistei.
Halaber, "alkatea desagertua" egon dela esatea gaitzetsi du, okupazioa izan zenetik hiru egun baino pasa ez direla gogoraraztearekin bat.
Filtratutako deia
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Otamendiren deia zabaltzearen inguruan galdetuta, Asironek ez du adierazpenik egin nahi izan, aitortu badu ere, harrituta geratu dela, eta aldez aurretik ez zekiela audioa publiko eginen zuenik.
Gainontzekoan, bi gai jarri nahi izan ditu mahaiaren gainean: etxebizitza eskubidea eta "militarizatutako polizia". Haren hitzetan, bi horiek dira erdigunean egon beharko luketeenak.
Horregatik, etxebizitza eskubidea bermatzeko lanean ari direla ziurtatu du, baita "gertuko polizia" eredua eraikitzeko ere.