Noaingo aireportuak Europarekin lotura izan dezake

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 5a

Orain dela urtebete eskatu zuen Nafarroako Gobernuak aireportuaren inguruko txostena, kontuan izanda, 1.000.000 bidaiari hartzeko espazio badu ere, 150.000 baino ez dituela hartzen.

Paris Charles de Gauller, Frankfurt eta Amsterdamen aritzen diren hegazkin konpainiekin kontaktuan jarriko da nafar exekutiboa, txostenak konexioak sortzea ekonomikoki bideragarria izanen litzatekeela esan ostean.

Ikerketaren arabera, egunean pare bat hegaldi egonen lirateke, asteko egun guztietan. Kalkuluek diotenez, urtean 160.000 eta 200.000 lagun erakarriko lituzke eskaintza berriak.

Datuetan oinarrituz, egun existitzen diren 200 lanpostuez gaindi, beste 74 sortu ahalko lirateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!