Nafarroako Gobernuko fatxadan ez da laureadarik gelditzen. Atzo ereinotz koroa osatzen zuten sei piezak kendu zituzten. Astebetez izan dira lanak egiten. Kezkarik handiena, laureada horrek atxikirik zuen eskulturari ahalik eta kalterik txikiena eragitea izan da. Orain, ereinotz koroaren sei piezak kenduta, biltegira eramanen dituzte.
Aldamioak joan den astean jarri zituzten Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Aldamio horiek baliatu dituzte laureada kentzeko hartutako erabakiaren zergatiak azaltzeko, Memoria Historikoaren legea betetzea eta espazio publikoaren demokratizazioa lortzea bilatzen du, besteak beste.