HIESA ikusgai egiteko jardunaldiak eta aste monografikoa aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 30a

Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Herritarrarekin eta Estatuko Hiesaren Kontrako koordinakundearekin elkarlanean prestatu ditu gaitzaren inguruko jardunaldiak eta astea.

Urriaren 6an jarriko dituzte martxan bi egitasmoak eta 15era arte makina bat ekitaldi izanen dira. Bi osagai daude: batetik, adituei zuzenduriko BeGIBiziak jardunaldiak. Horren karietara, hainbat hitzaldi eta mahai inguru gauzatuko dituzte: esaterako, gaixotasuna sortu eta 30 urteetara non gauden ikustekoa eta sexu osasuna eta emakumeak deiturikoa.

Bigarrenik, dibulgaziorako BeGIBbiziak astea prestatu dute. Hori bai, denei begirakoa. Eskaintza, zabala: Comiendote a besos antzerkia, Antzerki eskola Ofizialean, hiru pelikulen estreinaldiak Golem zinematan, erakusketa bat Santo Domingoko merkatuan... Eta dena doan.

Informazio gehiago aurki daiteke Estatuko Hiesaren Kontrako koordinakundearekin webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!