Udaltzain gutxiago eta "gatazkak bideratzeko bestelako pertsonak prestatzea" proposatu du Aranzadik

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 29a, 14:35

Udaltzain Eredu Berria abian jartzeko lanean ari dira Udalean. Atzo bertan, Aranzadik esan zuen, eredu horretan udaltzain gutxiago eta sortzen diren arazoak bideratuko dituzten pertsonak behar direla. 

Udaltzainak beharrean, kalean ibiliko diren hezitzaileak, edo, bitartekari lanak eginen dituzten adituak, edo dinamizatzaileak zein parte hartzean adituak diren teknikariak kalean sortzen diren gatazketan bitartekari izateako proposamena jarri du mahai gainean Aranzadik.

Iruñeko kaleetan sortzen ahal diren gatazkak bideratzeko "figura" egokiagoak iruditzen zaizkio Aranzadi Udal Taldeari. Udaltzain eredu berria prestatzen ari diren honetan, Aranzadik uste du 350 udaltzain nahikoa dela hiriarentzako, uneotan 404 dira.

Udal gobernuaren asmoa, lan eskaintza ateratzea da udaltzainen lan-taldea sendotzeko. Horri lotuta Aranzadikoek  agerraldian zalantzan jartzerri dute aukera hori: "Beharrezkoa al da plantilla zabaltzea?". 

Udaltzain eredua lantzen ari dira urte hasieratik. Gertukoagokoa, hurbilagoa izan behar dela nabarmentzen ari dira udal taldeetatik. Oraindik ere azterketa prozesuan ari dira, eredu horrek nolakoa izan behar duen aztertzen, eta zehazten, zer nolako aldaketak egin behar diren. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!