Hamaika ikastaro eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak Iruñean udazkenean

Hamaika ikastaro eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak Iruñean udazkenean
Argazkia: Imanol Nuñez (NUP), Mikel Rey (Naf. Gob), Maider Beloki (Iruñeko kultur zinegotzia, Iñaki Alegria (UEUko zuzendaria) eta Edurne Koche (Formakuntza teknikaria)

Denen neurriko klaseak atondu ditu UEUk, Nafarroako Unibertsitate publikoaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin. UEUren webgunean ikus daiteke.

Zabala bezain askotarikoa. Halakoxea da UEUk iragarri berri duen ikastaro eskaintza. Denen neurriko klaseak atondu ditu, Nafarroako Unibertsitate publikoaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

Eskaintza propioko ikastaroak, UEUren Iruñeko egoitzan egingo dira:

 

Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean 5 ikastaro eskainiko ditugu:

Unibertsitate Atalarekin, Hezkuntza graduko ikasleek lehentasuna badute ere, publiko zabalari eskainitako 3 ikastaro DOAN Iruñeko ILZn:

Euskara Atalarekin, Nafarroako sare publikoko A, B eta D ereduetako irakasle ez unibertsitarioentzako bi ikastaro EIBZn:

    • Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa.

    • Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan.

       

NUPekin azken urteetako ildoari jarraituz, Kultur Jardueren baitan bi ikastaro eskainiko ditugu azaroan:

Lankidetza. Horixe denen ahotan egon den leitmotiva. Maider Beloki Iruñeko kultura zinegotziak ideia hori izan du zabaldu du hitzetik hortzera. "Udako Ikastaroak 44. ediziora iritsi dira eta haietarik asko Iruñean gauzatu dira, bai UEU-k egiten duen lana asko baloratzen dugulakoz eta beharrezkoa ikusten dugulakoz hizkuntzaren biziberritzeari eusteko. Horregatik Iruñeko Udalak UEUri ematen dion sostengua diru-laguntzak luzatuz eta ikastaroetarako lokalak eskainiz. Pozik gaude hemen, Nafarroako erakunde garrantzitsuek UEUri babesa eman eta elkar-lana eskaintzen dizkioten honetan”.

Iñaki Alegria UEUko zuzendariak ziurtatu du "poz handia" sentitzen duela aurkeztutako eskaintzarekin, inoiz baino zabalagoa baita.

Udako ikastaroak prestatzen parte hartu duten horiengan jarri du arreta, bidenabar. "Urte asko dira Iruñeko Udalaren laguntza dugula gure urteko egitasmoa aurrera ateratzeko. Iaz, berriz, NUPekin hitzarmena sinatu genuen formazioa eta argitalpengintzan elkarlana sustatzeko. Eta gaurkoan poz handiarekin gehitzen dut zerrenda horretara Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailarekin 16 urte eta gero berriro abian jarri dugun lankidetza. Sinergiak indartzea ezinbestekotzat jotzen dugu, lortu nahi ditugun helburuak ere handiak direlako: nafar profesionalak formatu, tokiko behar akademikoei erantzun eta etengabeko euskarazko formazioaren erreferentzialtasuna areagotzea".