Iruñeko Udalak udan Gazteluko plazan antolatzen dituen txistu- eta gaita-dantzaldi tradizionalak bihar amaituko dira, irailaren 22an, ostegunarekin, eta azken saioa 18:30etik 20:30era izanen da. Emanaldi horiek ekainaren 21ean hasi ziren, eta orduz geroztik 16 saio egin dira. Ordutegia hilabeteen arabera aldatu da, baina egunak finko mantendu dira, astearte eta ostegunetan. Ekainean 19:30etik 21:30era egin dira; abuztuan, 19:00etatik 21:00etara, eta orain, irailean, ordu erdi lehenago, 18:30etik 20:30era.
Egun bakoitzeko programaren barruan sartzen dira kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak. Jarduera hau Iruñeko Udalak Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulariak elkarteekin sinaturiko hitzarmenari esker egiten da.