Eraso sexista bana egotzita epaitu dituzte bi gizon absolbitu dituzte. Epaiketa uztailaren 27an izan zen, eta orain jakinarazi dute epaia. Arrazoia: "nahikoa frogarik ez dagoela". Are gehiago: "Kondenatzeko bezainbeste arrazoi dago absolbitzeko". Epailearenak dira hitzak; in dubio pro reo zuzenbide printzipioa aitatuta hartu du erabakia.
Gaztelu plazako Txoko tabernan jazo zen erasoa 02:00etan, uztailaren 11n. Epailearen ustetan, "ezin da frogatu akusatuak gluteoak edota gerria ukitu zionik". Kontrakoa ere ezin da frogatu, ukitu ez zizkionik; magistratuak, dena dela, absoluzioaren alde egin du.
Bigarren eraso Erronkari tabernan gertatu zen. Uztailak 11 zituenean, 21:45ean. Epaileak dio ezin dela "frogatu" auzipetuak "genitalak neskaren ipurdiaren kontra igurtzi zituenik". "Bertsio guztiz kontrajarriak" aurkeztu dituzte akusatuak eta erasotuak. Hori dela medio, magistratuak "errugabetasun printzipioa" lehenetsi du.