Oraindik zirriborro bat baino ez da Polizia Legea; zirriborro hori aski izan da, baina, hautsak harrotzeko. Zenbait lanaldi moldatzea eta soldata aldaketak proposatu ditu: 796 agenteei du xede eta murrizketak egitea 266ri. Soldata handitzeak 2 eta 1.559 euro artekoak izanen dira, sailaren eta kategoriaren araberakoak; jaitsierak, berriz, 66 eta 4.447 euroak. Horren aurrean, 30 foruzainek postuari uko egin diote. Beaumontek, ordea, halakorik ez dela gertatuko esan du.
Kontseilariak argitu du 30 pertsona horiek ez diotela beren lan zereginei iskin eginen, baizik eta postu berriak hartzeari. "Lasaitasuna lortzen dugu edo ez da erraza izanen", zehaztu du.
Era berean, foruzainekin bilera eginen du Beaumontek, gauzak konpondu asmoz.