180.614 dei jaso ditu SOS Navarrak kudeatzen duen 112 telefonoak edo, beste era batean esanda, 847 dei eguneko. Hala, horietatik 123.690 mediku larrialdiekin harremana zuten deiak ziren.
Badira bestelakoak ere: esterako, bada botiken inguruko zalantzak argitzeko 112ra deitzen duenik ere. Zerbitzuko kideek ohartarazi dute hori ez dela funtsa eta botiketan galdetu behar direla halakoak. Bestela ere 948 22 60 00 telefonoa martxan da, botiken inguruko informazioa eskaintzeko.
Ez da alferrikako deirik egin behar 112ra. Hori azpimarratu nahi izan dute. Izan ere, 20 segundoan erantzuten ez badute, deia galde egiten da. Beraz, aholkua: ekin eta ekin aritu behar da.