Beren burua errugabetzat jo dute neska bat bortxatzeagatik epaitutako bostek

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 5a

Argazkia: Eraso sexisten kontrako sanferminetako elkarretaratzea, Gazteluko plazan. / ekinklik.org

Sanferminetako bortxaketa "baimendutako erlazioa" izan zela adierazi du Agustin Martinez auzipetu baten abokatuak. Bost gizonak kartzelatik ateratzeko eskatu du, halaber.

"Ez dauka zentzurik [bost gizonak] kartzelan jarraitzeak". Martinezek esan du, sanferminetan emakume bat bortxatzea leporatuta epaitzen ari diren bost gizonen defentsan. Haren ustez, "guztiz errugabeak" dira. Bideokonferentziaren bitartez deklaratu dute haien kontrako epaiketan.

Beren deklarazioek "erabateko koherentzia" dutela azpimarratu du, ildo beretik, eta gizonak "sufritzen" ari direna izan du gogoan: "Oso gaizki pasatzen ari dira, egoera oso latza bizitzen ari dira".

Grabatuta daukate

Uztailaren 7an, sanferminetan, emakume bat bortxatu, grabatu eta sakelakoa lapurtu zioten bost gizonek, inori konta ez ziezaion. Hori dela medio, bost sexu eraso egitea leporatuta prozesatuko dituzte orain ustezko bost erasotzaileak, bai eta lapurreta egotzita ere. 

Frogek "argi" uzten dute, magistratuaren irudiko, bortxatzeaz gain, gizonek "biktimari barre" egiten ziotela; halaber, grabatzea bera "irain gaineratua" dela azpimarratu du epaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!