Soka dantza estreinatuko dute Batasunaren Agiria oroitzeko

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 2a

Argazkia: zaldikoaren irudia / dantzan.eus

Batasunaren Agiriaren dokumentuetan azaltzen den zaldiko xirolarru jotzaileari keinu bat eginen diote dantzariek irailaren 8an ospatuko den ekitaldian, soka dantzaren bidez.

Orain dela 593 urte elkartu ziren Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas burgoak. Orduan sortu zen Iruñea, 1423an. Batasunaren Agiriak gogoratzen du une hori, eta urtez urte omendu; aurten, Iruñeko dantzariek soka dantza prestatu dute hilaren 8an egitekoa den ekitaldian dantzatzeko. Batasunaren Agiriaren dokumentuetan azaltzen den zaldiko xirolarru jotzailea gogoan izanen dute.

Dantza protokoloa osatu nahian dabiltza dantzariak eta Iruñeko udala, hirian txertatu daitezkeen zenbait dantza aurkitu asmoz.

Informazio gehiago dantza.eus webgunean eskuratu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!