Mugikortasuna hobetzea oinezkoen mesederako. Hori da Iruñeko Udalak martxan jarritako mugikortasun planaren ideia nagusia. Alde Zaharrean pentsatu ditu jada zenbait gako: auto kopurua gutxitzea, aparkatzeko toki kopurua handitzea eta mikrobus elektriko bat ipintzea mugikortasun urria duten horientzako.
Hala puntu horiek buruan, mugikortasunaren inguruan iritzia emateko eskatu die Iruñeko Udalak herritarrei, irailaren 1etik 30era. Iazko azaroan martxan jarritako mugikortasun planaren barruko neurria da.
Alde Zaharra arian arian prozesuak oinezkoak lehenetsi nahi ditu eta motordun ibilgailuak gutxitu, bai eta ingurumen irizpideei lehentasuna eman.