Guztira 14 lan eskatu zizkieten baina horietako bi ez zituzten erakusketan jarri nahi. Hala, ez dute Nafarroako Komiki Azokan parte hartuko eta hamalau lanak Katakrak liburudendan izanen dira heldu den astetik aurrera.
Torturak salatzen dituen marrazkia eta Opus Deiri erreferentzia egiten dion bestea. Horiek dira Nafarroako Komiki Azokak H28 aldizkariari zentsuratu dizkionak.
Guztira, 14 lan eskatu zizkion azokak sare bidez zabaltzen duten aldizkari satirikoaren marrazkilariei. Baina bi ez zitzaizkion gustatu eta erakusketan ez jartzeko proposamena egin zien. Zentsura dela iritzita, ez dute zazpigarren komiki azokan parte hartuko. Baina irudi horiek, 14 horiek Katakrak liburudendan izanen dira ikusgai heldu den astetik aurrera.
Sarean dago H28 aldizkaria ikusgai: aldizkari satirikoa da. Kritikarako, hausnarketarako, beste ikuspegi batetik ideiak zabaltzeko sortua.
Heldu den astetik aurrera Katakrak liburudendan izanen dira ikusgai Nafarroako Komiki Azokak zentsuratutako bi lanak eta horiekin baita beste 12 gehiago ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!