Mañuetako txurrogileari eman diote Iruñeko Zapia

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 1a

Argazkia: Paulina Fernandez. / nafartelebista

Paulina Fernandez 94 urteko herritarrak jasoko du udalak lehen aldiz banatuko duen saria, "gastronomia eta kulturari egindako ekarpenarengatik".

1872a zen. Abenduak 13 zituen. Eta orduan ireki zuten Mañuetako txurro denda. Juan Fernandez Calero izan zen pertsiana lehenbizikoz igo zuen aitzindari hura; Paulina Fernandez Martinez haren biloba da. Katea ez da eten. Izan ere, aitatxik zerabilen teknika bera darabil bilobak ere txurroak egiteko: oliba olio berotan frijitzea, pagoa erreta.

Horregatik, Iruñeko Udaleko Batzordeak aho batez erabaki du Paulina Fernandezi garaikurra ematea, "hirian erreferentea delako utzitako ondare gastronomiko eta kulturala dela eta, eta irmotasun handiz babestu duelako familiaren betiko denda".

94 urte dauzka emakumeak, eta urteak daramatza uztailaren 7tik 14ra eta urrian zabaltzen duen txurro dendan lanean. Gainera, bi liburu ere aritaratu ditu: Churreria la Mañueta eta Mi calle, sus personajes y la churreria La Mañueta.

Batasunaren Agiriaren egunean emanen diote Iruñeko zapia Fernandezi, hilaren 8an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!