"Caparrosoko txaletaren zesioa amaitzeko exijitzen dugu, baita ardura politikoa ere, izan diren ekintza ilegalengatik eta okupek egindako terrorismoaren gorapenarengatik". Hori dio PSNk udalean erregistratutako adierazpenak.
Halaber, "okupak" agintean dagoen taldearekiko "ideologikoki gertukoak" direla defendatu du Maite Esporrin eledunak. Caparrosoko eraikinean egoteko baimena eman izana "arduragabea eta polemikoa" izan zela azpimarratu du, ildo beretik.
"Esleipen hau lagunkeri eta klientekeri adibide argi bat da, Asiron alkatean haren lagun hurkoekiko egiten duena", kritikatu dute sozialistek.
Eztabaidatuko dute
Gaia irailaren 5ean eztabaidatzeko deklarazioa aurkeztu du PSNk, "larria" da eta egoera, haren ustetan.
Terrorismoa goratzea. Horra Esporrinek gazteei leporatutako beste gauzetako bat: "Lotsaren murru bat dutela frogatzen duten artxibo grafikoak daude, bertan etakideak eta terroristak daude".