Izen ematea Nafarroako Enplegu Zerbitzuan irekiko dute, irailaren 5etik 9ra. Lorezaintzarako 40 plaza atera dituzte, sukaldaritzako 20, mantenurako 20, izurriteen kontrolerako beste 20 eta kalte egin dezaketen organismoen kontrolerako beste 20.
Ikastaroa eginda, ziurtagiri profesionalak banatuko dizkiete parte hartzaileei. Gainera, Lanbide Heziketarako zenbait ikastaroengatik balioztatu ahalko dira.