Magdalenako zubitik Burlatako mugaraino dagoen espazio zabal hori moldatu nahi du Iruñeko Udalak. 100.000 metro dauzka inguruak eta parke bat sortzea da asmoa. Nolakoa izanen den? Hori herritarren esku egonen da: prozesu parte hartzailea irekiko dute eta.
Lau ardatzen bueltan
Prozesu parte hartzailea parkearen proiektu lehiaketarekin bat joanen da, aldi berean eginen dituzte biak. Era horretan, elkar aberastuko dute enpresen proposamenek eta auzokideen ideiek.
Auzotarrak ez ezik, zuzenean proiektuaren eragina jasan behar duten zentroek ere parte hartzen ahalko dute: osasun etxea, hezkuntza zentroak...
Lau ardatz izanen ditu: lehenengoa, zer egin espazioarekin; bigarrena, kale berri bat; hirugarrena, bizikletak eta oinezkoak mugitzeko sare bat; eta laugarrena, ingurumen iraunkorra sustatzea.