Gurasoen rolari buruzko ikastaroak lagunduko ditu diruz Iruñeko Udalak, 54.970 eurorekin. Laguntzak eskatu nahi dituzten horiek hemezortzi eguneko epea dute.
43 eskola daude, bat zentro bakoitzeko, bakoitzean gehienez ere, bost saio eginen dituzte bi ordukoa bakoitza. Hori, noski, eskola guztiek diru laguntza jasotzeko eskaera eginez gero.
Gainera, kontratua lortzen duen enpresak webgune bat sortu beharko du, sarean ere guraso eskolentzako materiala zintzilikatzeko.