Julen Madina entzierroko korrikalaria hil da, olatu batek jota

Euskalerria Irratia 2016ko abuztuaren 31

Argazkia: Julen Madina, entzieroan korrika egiten. / julenmadina-sanfermin.com

Zurriolako hondartzan izan zuen ezbeharra, orain bost egun. Lasterkaria eta iritzi emailea izateagatik egin zen ezagun Madina.

Atzo zendu zen Julen Madina entzierroko korrikalari eta telebistako iritzi emaile ezaguna. Hernaniarra sortzez, 40 urte baino gehiago eman ditu zezen aurrean korrika egiten. Iruñeko eta Tuterako entzierroak ziren begiko zituen lasterketak. 2011n erabaki zuen Iruñean gehiago ez ateratzea, Tuteran ibiltzen zen oraindik, aitzitik.

Iritzi emaile gisa ETB2ko El conquistador del fin del mundo eta Pásalo saioetan azaltzen zen.

Haren familiak eman du heriotzaren berri. Esan duenez, bainatzen ari ziren herritar batzuek buruz behera aurkitu zuten, eta anbulantziari deitu zioten. Bost egunez zainketa intentsiboko unitatean egon bada ere, ezin izan dute deus egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!