Handik Estafetarantz eginen dute, eta Alde Zaharra barrena segituko dute, giroa alaitzeko asmoz.
Aurten, Urrezko pankarta saria eman die Anaitasuna peñak, euskal kulturaren mesedetan egindako zabalkundea eta sustapena eskertzeko. "Ohore handia" izan da garaikurra jasotzea Iruñean Kantuz-ekoen hitzetan.