1936an Valcalderan fusilatu zituztenak omenduko dituzte bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko abuztuaren 22a

Iaz Cadreitan egindako omenaldia (Argazkia: Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea).

Ekitaldia 19:00etan eginen dute, espetxe zaharraren orubean.

80 urte geroago, omenaldia jasoko dute 1936an Cadreita herriko Valcaldera eskortan fusilatu zituzten 52 pertsonek. Hil zituzten egun eta ordu berean eginen dute: abuztuaren 23an, arratsaldeko zazpietan, Iruñeko espetxe zaharraren orubean, San Roque karrikan.

Omenaldia Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatu du. Eta ekitaldian Ana Aranguren Uriak hartuko du parte, Amadeo Uria Aranbururen bilobak hain zuzen ere.  Uria Aranburu 36an fusilatu zituzten Iruñeko Udaleko zazpi zinegotzietako bat zen.

1936ko abuztuaren 23an, 53 preso errepublikazale eraman zituzten Iruñeko espetxetik Cadreitara. Bakar batek ihes egitea lortu zuen. Gainontzeko guztiak fusilatu egin zituzten, Valcaldera izeneko eskortaren ondoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!